ASTEBURUKO KIROL EMAITZAK

Baztan Futbol Taldeak ez du lortu hirugarren mailara igatea

Ttipi-Ttapa 2026ko ekainaren 15a

Azken unera arte borrokatu baldin bazuen ere, Baztan Futbol Taldeak ez zuen, oraingoz, hirugarren mailara igaterik lortu. Argazkia: Ondikol

Errugbian ere Sarako Izarrak ezin izan du Frantziako hirugarren mailako finalerako sailkatu.

Ametsa zapuztu zaie Baztan Futbol Taldeari Sarako Izarra errugbi taldeari. Baztandarrek, hiru autobus betez joandako zaleen babesa izan arren, 4-3 galdu zuten Zangozan Cantollaguaren kontra. Elizondon bana berdindu zutela kontuan hartuz, Zangozako taldea igoko da hirugarren mailara. Halere, CD Pamplona taldea bigarren RFEF mailara igotzeko kanporaketa jokatzen ari da, eta igoera lortuko balu, Baztan igoko litzateke hirugarren mailara. Errugbian, Sarako Izarrak Frantziako hirugarren mailako finalerdia jokatu zuenGirondan, Saint-Médard-en-Jalles herrian, baina 8-13 galdu egin zuen SA Saint Maixentais taldearen kontra.

FUTBOLA

Nafarroako lehen maila autonomikotik hirugarren mailara igoera fasea, itzulerakoa

CD Cantolagua 4 - Baztan KE 3 (Mikel Sansiñenak 2 eta Aimar Larralde)

 

ERRUGBIA

Gizonezkoak, Frantziako txapelketako finalerdia

Sarako Izarra 8 – SA Saint Maixentais Rugby 13. Finaletik kanpo gelditu dira saratarrak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun