Mendi bizikleta eta oinezkoen ibilaldiak izanen dituzte igandean Senperen

Ttipi-Ttapa 2026ko ekainaren 12a

Ibilbideak mendi bizikletaz eta oinez egiteko aukera izanen da igandean Senperen.

Ekainaren 14an, igande goizarekin, Senpereko mendi bizikleta eta oinezkoen ibilaldiak eginen dituzte, Senpere, Sara eta Azkaineko bideetan barna, Zaldubi Ikastolak antolaturik. Abiatzea igandean 08:30ean izanen dute errugbi zelaian.

 

Zaldubi Ikastolak antolaturik, bizikletaz ibiltzeko hiru ibilbide eta oinez ibiltzeko bi proposatu dituzte

Mendi bizikletan hiru ibilbide izanen dira aukeran: 25 kilometro luze eta 750 metroko desnibela; 30 kilometro luze eta 1.150 metroko desnibela eta 35 kilometro eta 1.300 metroko desnibela. Haurren lasterketa ere izanen da errugbi zelaian 09:30ean. Oinez ere, 8 eta 16 kilometroko ibilbideak izanen dituzte.

Nahi dutenentzat bazkaria ere izanen da (izen ematea tokian bertan).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun