Garai batean hamalau baziren, XVII. eta XVIII. mendeetan eginak eta CE2 katiximako haurrek ere bisita egin zieten ereiaroaren 3an
Orai pixka bat bazterrerat utziak dira, baina behar delarik herriak moldatzen ditu kaperak. Lehengo errogazioetan ohoratzen ziren eta auzoetako jendeak loreekin moldatzen zituzten.
Izan ere, Sarako Ihalar auzoa baziren Ternuarat bakailaoa arrantzatzerat joaten ziren arrantzaleak. Memento onak eta txarrak ukaiten zituztelarik jainkoari otoi egiten zioten eta onik bueltatzen zirela eskertzeko, kaperak horrela egin zirela erraten zuten gure arbasoek.
Jose Migel Barandiaranek 1951ean eginarazitakoa
Kaperarik berriena, San Migelena da, 1951n egina. Hau ere, historia polita duen kapera da. Jose Migel Barandiaran apeza errefuxiaturik etorri zen 1937an Egimehar auzoko Bidartea etxerat eta kapera hau eginarazi zuen 1951n etxearen aitzinean. ‘Argia piz, bakea eda’ esaldia duen margolana ere eginarazi zuen.