Lurpeko ondarea eta Euskal Herriko lurraldeetako zaporeak uztartzen dituen esperientzia da eta Nafarroa izanen da protagonista ortzirale honetakoan
Ibilbideak ohiko bisitatik kanpoko eremuak zeharkatuko ditu, eta normalean publikoarentzat hetsia den gela batera ere eramanen ditu bisitariak. Bertan, dastaketa bat proposatuko da, lurpeko ingurunearen tenperatura eta hezetasun baldintza naturaletan.
Gaualdiak lezearen atarian segituko du, Reyna de Copas-ek (Erriberri) proposatutako Nafarroako jaki eta arno dastaketarekin. Parte-hartzaileek Nafarroako arno hautaketa bat deskubrituko dute, lurraldeko ekoizpenekin batera, hala nola Baztango arnoak nahiz Bardeetako gasna.