Biztanleriaren ttikitzea
Badakigu XX. mendean 500 bat biztanle izan zituela Zugarramurdik, baina 1960ko hamarkadan gazte aunitz partitu ziren lan bila herritik kanpora, eta hortik etorri zen gainbehera: 1980. urtean 300 biztanlera jautsi zen bizilagun kopurua, eta 1996an 230 (eta holatsu mantendu da gaur egun arte).
Nesken % 80a kanpora
Lana bilatzeko, 1960ko hamarkadan Zugarramurdiko neska gazteen % 80ak herria utzi zuen, eta gehienak ez ziren bueltatu. Gizonezkoetan ere gertatu zen, nahiz eta proportzioa ttikiagoan izan, % 37a. Kolpe handia da herri batek bere gazteria galtzea, eta hori saihestu behar da nolazpait ere. Gaur egungo gazteek ez dute lan arazorik, beraien arazoa bertze bat da: herrian etxebizitza lortzea, eta hori ez dute batere erraz.