Giro ederra izan dute Sarako Olhain Ikastolaren besta egunean

Ttipi-Ttapa 2026ko ekainaren 3a

150 bat lagun bildu zen larunbatean Lurberri gelan, Olhain Ikastolaren bestan.

Sarako Olhain Ikastolaren besta giro ederrean joan da maiatzaren 30ean, larunbatean, Lur Berri gelan. Aurten, usaian baino jende guttixeago izan zuten, baina halere 150 bat lagun bildu ziren. Eguna ongi alaitua izan zute, beti bezala jateko onak eta ikastolako burasoek bero bero zerbitzatuak. Sagarnotegi menua izan zuten, kupelekin eta txuleta egur sutan errea. Arratsalde apalean, Kaxkatu taldearekin eta DJ Elepuntorekin musikaizan zuten.. 

Olhain Ikastolako burasoak txuletak sutan erretzen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun