Igandean 17:00etan hasiko da Oh Oui… konpainiaren emanaldia Larreko kulturgunean
Tuk ttipia, fiteegi handitzen ari den neskato baten istorioa da. Ama bitxi eta kinkia du, gauaz lan egin behar duena. Orduan, ama laguntzeko, Tuk ttipiak gauza anitz egiten ditu etxean: erosketak egiten ditu, apairuak prestatzen ditu, ahizpa ttipia zaintzen du, etab. Baina, akiturik, Tuk maiz eta non-nahi lokartzen da, baita ikasgelan ere!