Sarako Olhain Ikastolaren besta ospatuko dute maiatzaren 30ean

Ttipi-Ttapa 2026ko maiatzaren 28a

Joan den urtean ere sagarnotegi bazkaria egin zuten Olhain Ikastolaren besta egunean.

Olhain Ikastolaren besta eginen dute maiatzaren 30ean, 13:00etan hasita, Lur Berri gelan. Sagarnotegi menua izanen dute eta txuleta egur sutan errea (helduak 30 euro, haurrak 8 euro, erreserbatzeko: 06 85 54 58 72 edo 06 23 60 63 17) eta, bazkalondoan, kontzertuak Kaxkatu eta DJ Elepuntorekin. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun