Zigako aizkolariak pena handia zuen maila galtzeagatik, «baina ez dut pentsatzen nuen lana egin, egun txarra izan dut eta egiten ez bada, ordaindu egitean da. Egin dudan denbora ez da lehen mailakoa». Orain, berriz ere lehen mailara bueltatzea du helburu, baina horretarako, duela urte eta erditik honat eskuin hankako giharretan izaten dituen oinazeak gainditu beharko ditu, «ehuneko ehunean jarri nahi dut, edo minik ez sentitu behinik behin, horrek psikologikoki ere egiten baitit. Aitarekin eta taldearekin solastatua dut eta min hau gainditzen ez badut, beharbada erretiroa hartzea ere pentsatu beharko dugu».