[ARGAZKIAK] Mendekoste Eguna eguzkipean ospatu dute Dantxarinean

Ttipi-Ttapa 2026ko maiatzaren 25a

Bero sargoria izan da protagonista aurten Dantxarineko Mendekoste Egunean. Ttikienentzako txu-txu trena eta jokoekin batera, Zuraideko Alaiki dantza taldearen dantzak eta herri kirol erakustaldia izan dute, Estefi Etxebeste harri altxatzailearekin eta Eneko Saralegi eta Txomin Amundarain aizkolariekin. Aizkora lehiaketa ofiziala ere izan zen, Nafarroako lehen mailako jautsiera kanporaketa eta Eneko Saralegi nagusitu zaio Joxean Etxeberriari. Dantxarineko Komertzianteen Elkarteak zozketatutako 1.500 euroko saria Landetako Dominique Hilbert andereari egokitu zaio eta hiru hilabete izanen ditu horiek gastatzeko Dantxarineko bentetan. Argazkiak: Juan Mari Ondikol eta utzitakoak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun