Aizpuruarekin batera, hauek ariko dira kantari: Maria Argain Oihanburu (Duzunaritze), Ganix Zapirain Casado (Hendaia), Aitor Del Bosque Gascon (Hendaia), Hodei Lekuona Blanco (Biriatu), Nahia Etxeberri Lopepe (Ainhize-Monjolose), Gana Berhokoirigoin Zubeldia (Gamarte), Laina Alkhat Larrandaburu (Etxebarre), Hegoi Alberdi (Hendaia), Ainhize Urkia Barrero (Hendaia), Ekain Harlouchet (Duzunaritze), Johane Larre Salaberri (Baiona), Pagoa Bidart Hirigoien (Hazparne) eta Amaiur Aizpurua Eskisabel (Hendaia).
Ezpeletenian izanen da saioa eta 10:00etan hasiko da. Ekainaren 7an Itsasuko Sanoki gelan eginen duten finalera sei bertsolari sailkatuko dira.
Euskal Herriko herrialde guztietatik sailkatuko diren bertsolariekin osatuko da finala, eta Arantzan (Nafarroa) izanen da ekainaren 13an.