Mendekoste Egunaren hamahirugarren edizioa ospatuko dute igandean Dantxarinean

Ttipi-Ttapa 2026ko maiatzaren 22a

Herri kirol erakustaldiaz gain, lehen mailako aizkolari txapelketako jautsiera kanporaketa ere izanen dute aurten Dantxarinean.

Igande honetan, maiatzak 24, Mendekoste egunaren hamahirugarren edizioa ospatuko dute Dantxarinean, Dantxarineko Merkatarien Elkarteak antolatuta. Mendekoste eguna 1940. hamarkadakoa da, Bigarren Mundu Gerra pasatu ondotik, mugak zenbait urtez itxita gelditu zirenean. Muga soilik Mendekoste astelehenean irekitzen ziren eta egun horretan Dantxarinean, mugako bi aldeetako familiak biltzeko aukera zuten.

1.500 euroko erosketa bonuaren zozketa egiteaz gain, hainbat ekitaldi prestatu dituzte, tartean, Nafarroako lehen mailako aizkolarien jautsiera kanporaketa, Joxean Etxeberriaren eta Eneko Saralegiren artean

Besta egun handia zen, salmenta tokiak haien produktuak karrikara ateratzen zituzten eta musika, dantzak eta pilota partidak izaten ziren. Mugako bi aldeetatik jendez betetako autobusak etortzen ziren, egun batez haien familiekin eta lagunekin elkartzeko asmoz. Urteen poderioz, eta mugak irekiak zeudela, besta hau ospatzeari utzi zioten duela 40 bat urte.

Orain, Dantxarineko merkatarien elkarteak besta hau berreskuratu du eta dagoeneko hamahirugarren edizioa ospatuko du aurten.

1.500 euroren zozketa

Gainera, egun honetan, Udaberriko zozketa ikaragarriko irabazleari 1.500 euroko txekea ematen zaio. Irabazlea auto batean salmenta toki guztietan barna ibiliko da eta salmenta toki bakoitzean taloi bat hartuko du 1.500 euroraino ailegatu arte, Dantxarineko salmenta tokietan kontsumitzeko datozen hiru hilabeteetan. Edizio honetan, gainera, Joxean Etxeberriaren eta Eneko Saralegiren arteko Nafarroako aizkolarien lehen mailako jautsiera kanporaketa jokatuko dute.

Egitaraua

  • 10:30ean, 1.500 euroko txekearen irabazlearen ibilbidearen hasiera Bentetatik.

  • 11:00etan Euskal dantzak.

  • 11:00etan puzgarriak eta musika.

  • 11:00etan Txu Txu Trena Zaporeak dendako aparkalekutik aterako da eta Dantxarineko bentak zeharkatuko ditu.

  • 11:00etan Sagardo Txotx eta Gourmet Erresumako produktuen dastaketa.

  • 12:00etan Nafarroako aizkolarien lehen mailatik bigarren mailarako jautsiera kanporaketa Joxean Etxeberriaren eta E

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun