Ezpeletan Kantuz abesbatzak kontzertua emanen du maiatzaren 8an Sarako elizan

Ttipi-Ttapa 2026ko maiatzaren 6a

Ezpeletan kantuz abesbatzak emanaldia eskainiko du ortziralean 21:00etan hasita Sarako elizan.

Ezpeletan Kantuz koruarekin euskal kantu kontzertua izanen dute maiatzaren 8an, ortziralean 21:00etatik 22:30era Sarako elizan. 28 abeslarik osatzen dute gizonen abesbatza, 3 musikari eta 2 teknikarirekin lagunduta. Besta giroko musika nagusi, giroa bermatuta dago.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun