Bestak 2026

Urdazubiko bestetako otorduetarako txartelak salgai paratuko dituzte egunotan

Ttipi-Ttapa 2026ko apirilaren 30a

Jende andana hurbildu zen Urdazubiko bestetako karpa muntatzera eta gero bazkaria egin zuten.

Maiatzaren 13tik 17rat izanen dira Urdazubiko bestak eta urtero bezala, prestaketa lanak hasiak dira. Karpa muntatzea apirileko asteburu batean egin zen eta jende andana hurbildu zen. Programazio oparoa prestatu du herriko bestetako komiteak. Halere, adin guztietakoak eta xoko guztietakoak otorduetan bildu ohi dira bestetan eta horiendako sarrerak lehenagotik salduko dira.

Maiatzaren 2an, 3an, 9an eta 10ean eskura daitezke herri afarirako, paellarako eta zikirorako sarrerak

Urteroko gisan, asteazkenean, Montxo ostatuan herri afaria izanen da (20 euro). Ortzegunean paella jatea izanen da herriko plazan (25 euro) eta larunbatean, azkenik, herriko zikiroa (35 euro). Hiru otorduetarako sarrerak hartu nahi dituenak maiatzaren 2, 3, 9 eta 10ean hartzen ahalko ditu herriko plazan berean. Egun horietaz aparte, ezin izanen da sarrerarik erosi. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun