[ARGAZKIAK] Sarako Izarra errugbi taldea Akitania Berriko hirugarren mailako txapeldun

Ttipi-Ttapa 2026ko apirilaren 29a

Akitania Berriko hirugarren mailako finala irabazi du Sarako Izarra errugbi taldeak Okzitanian. Apirilaren 26an Sainte-Foy-La-Grandeko Pierre Lart estadioan jokatutako finalean 24-12 irabazi zion SA St Maixentais taldeari. Honela, sasoi bikaina borobildu dute basurdeek. Laugarren multzoko buru izan ziren lehenik, 18 partidetatik 16 irabazita. Gero, Uztaritzen jokatutako terroir edo multzoko finala galdu zuten Zibururen kontra, baina halere, azken fasean, finalerdian Parentis Sport Rugby taldeari 28-14 irabazi zion apirilaren 19an Landetako Leonen eta finala SA St Maixentais taldeari apirileko azken igandean Okzitanian.

Joan den urtean ere departamentuko finala irabazi zuten Sarako Izarrako gizonezkoek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun