2026ko formakuntza zikloa: Erretreta prestatu eta etxaldearen segida apailatu
Laborari andana bat erretreta adinera hurbiltzen ari da: bere biziari bide berri bat emaiteko adina, hautu berriak egiteko eta bere behar eta xedeak galdekatzeko adina era bai.
Bizialdi hori lasaitasunez prestatzeko manera hoberena da antolatuak diren 6 elgarretaratze formazioak segitzea, maiatzetik urrira, laborariak eta heien etxaldeak hunkitzen dituzten hainbat gai lantzeko. Karia horretara, aditu batzuen parte hartzeaz baliatzen ahalko dira heien galdera guzien pausatzeko.
Maiatzaren 6a, asteazkena, 09:30 -17:30: ETXALDEA ESTIMARAZI
Egun osoko formakuntza Nicolas Tison lur-espertarekin.
Helburuak: etxaldea noiz eta zergatik estimarazi behar den ulertzea, metodo desberdinak ezagutzea eta norberak bere etxaldeari aplikatzen jakitea (etxaldea estimatu behar da segida familiako norbaiti edo familiatik kanpoko norbaiti uzten bada).
Maiatzaren 7a, ortzeguna, 09:30 – 13:00: ERRETRETA DRETXOAK
Egun-erdiko saioa, Isabelle Laclau MSAko aholkulariarekin.
Helburuak: Erretretara joaiteko adina kalkulatzen ikastea, abiatzea aitzinatzeko dispositiboak ezagutzea, aktibitate osagarrien posibilitateak aztertzea, etab.
Maiatzaren 28a, ortzeguna, 09:30 – 13:00: ZER EGIN LABORANTZA ONTASUNETAZ?
Egun-erdiko saioa, Nadia Benesteau EHLGko juristarekin.
Etxaldearen segida utzi: saldu ala alokatu? Sistema desberdinen alderdi on eta txarrak neurtzen ikasi, bakotxak bere egoerari egokituz.
Ekainean, 09:30 – 13:00: FAMILIAKO KONPONBIDEAK
Egun-erdiko saioa, notario batekin.
Helburuak: segida familiaren baitan uzteko manera desberdinak ezagutu (etxaldea utzi, ontasunak utzi), horien abantailak eta trabak ezagutu hautatzen jakiteko.
Irailaren 17a, ortzeguna, 09:30 – 13:00: ZERGA NEURRIAK ETA SEGIDA UZTEAREN KOSTUA
Egun-erdiko saioa, Nadia Benesteau EHLGko juristarekin.
Helburuak: ontasun baten eskualdatzearen kostua arintzen ahal duten dispositibo fiskalen ezagutzea, artzailea familiaren baitakoa ala kanpokoa izan. Interes eta eginbeharrak ulertzea, baita doazkien desmartxa eta epeak ezagutzea. Norberak bere etxaldearen errealitateari aplikatzen ikastea.
Urriaren 15 eta 22a, ortzegunak, 09:30 -17:30: ETXALDEAREN SEGI UZTEA KAUSITU
Biegun, etxaldeen segida uztean berezitua den Dominique Lataste soziologoak animatuko dituenak
Transmisio proiektua prestatzeko, etxaldearen segida familiako bati utzi ala familiaz kanpoko bati: egin behar diren galderak, urrats desberdinak... Badu zonbait urte formakuntza hau proposatzen dugula eta oihartzun biziki baikorrak biltzen ditu. Lehen eguneko bilanean ardura entzun da: "Kuriostasunez hurbildu niz, ikusteko. Ez nekien zinez interesgarria izanen zenez eta bi egunak
"Etxaldeen segida: desafioak eta aterabideak" mintzaldi-eztabaida
2026ko maiatzaren 7a, ortzeguna, 20:30ean, Ainiza Monjoloseko herriko etxea
Dominique Latasterekin, «Autrement dit» bulegoko psikosoziologoa eta gizarte zientzietako ikerlaria Montpellier 3 unibertsitatean.
Bere hitzaldi ziklo ibiltariaren baitan, etxaldeen segida uztearekin jokoan dena aurkeztuko du bere ikerketa lanetatik abiatuz eta hainbat arazo nagusi azpimarratuz:
• Paradoxa kezkagarri bat: etxaldeen desagertzea (etxaldeen %15-en galtzea 2010 eta 2020 artean Euskal Herrian, % 21 Frantzia mailan) handitzearen faboreetan, laborari hautagai batzuk nekez plantatzen diren bitartean. Zergatik desoreka horrek segitzen du?
• Lurralde mailako ondorioak ez ikustea, handitzeak tokiko dinamiketan dituen ondorioak ez batere ezagutzea (desertifikazioa, lurraldeen bizitasunaren galtzea...). Tokiko eragileak nola sentsibilizatu?
• Arrasta psikologikoak gaizki-estimatuak: laborariak etxaldearen segida familiaz kanpoko bati uzteko gaizki prestatuak dira usu eta, ondorioz, transmisioa haustura bezala bizitzen dute. Nola jokatu bere mailan? Alor profesionalean? Lurralde mailan? Jendearekin?
Gaualdia publiko zabalari idekia da. Etxaldeen segidaren gaiak interesatzen dituen pertsona guziei idekia da, partikulazki erretretatik hurbiltzen diren laborariei, laborantzan plantatu nahi duten gazteei (laborantza mundukoak izan edo ez), hautetsiei, bere lurraldearen geroari interesatzen den edozoin pertsonari. Eztabaida denboran agertuko diren ideiak bilduak izanen dira. Eragile publiko eta profesionalei eginen diren gomendioak elikatuko dituzte eta ekintzak proposatuko dira frantses ministerioari, etxaldeak bizirik atxikitzeko.