Apirilaren 30ean eginen du Arkupeak elkarteak Euskal Kantuen Eguna Dantxarinean

Ttipi-Ttapa 2026ko apirilaren 21a

Bertze urte batez apirilaren 30ean Euskal Kantuen Eguna ospatuko du Arkupeak elkarteak Dantxarineko Otxondo jatetxean. Izen ematea martxoan izan bazen ere, oraindik ere leku batzuk gelditzen dira eta interesatuek elkarteko bulegora deitu beharko dute apuntatzeko. 

Eguneko egitarauari dagokionez, 12:00etan ailegatuko dira Dantxarinera, eta 13:00etan izanen dute bazkaria. Bazkalondoan euskal kantu zaharrak kantatuko dituzte Joxe Angel akordeoilariarekin eta ondotik, dantzaldia izanen dute. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun