Le roman de Guernica irakurketa antzeztua eskainiko dute apirilaren 22an, asteazkenean 19:00etan hasita, Senpereko Larreko kulturgunean. Sartzea urririk izanen da. Paul Haimen idazlanaren egokitzapen librea da, irakurraldi antzeztu bat dela medio. Ikuskizun honek Gernikako familia baten bizi tragikoa lotzen du Picassoren margolan nagusiko pertsonei, animaliei eta objektuei.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.