Aipatzeko da sasoi honetako betiko komedia errepikatu dela Zugarramurdin: mendiko lar eta oteei su ematea. Aste Saindu ondoko astean zaintzarik gabeko lau sute izan ziren Arleun, Irakutz eta Mendibil artean. Suhiltzaileak, helikoptero eta guzti, etorri ziren. Mendia garbitzea ongi dago, baina baimena eskatzea eta segurtasun neurriak beharrezkoak direla gogorarazi dute. Zugarramurdiko Herriak laguntza eskaintzen du baimen hori eskatu nahi dutenentzat. Mendian hondamendiren bat izateko arriskua saihestuko da horrela, eta ez dira baliabideak alferrik gastatutako (suhiltzaileen kamioiak, helikopteroa, eta abar… denen artean ordaintzen dugu).