Erregionaleko hirugarren mailako laugarren multzoko ligaxkan lehena izan da Sarako Izarra eta bigarren Ziburu. Finala jokatu dute Uztaritzeko zelaian eta Sarako Izarrak 14-10 galdu du Ziburuko taldearen kontra. Ongi aritu dira basurdeak, baina bertzeak hobe. Halere, ligaxkako sailkapena kontuan hartuz, orain hirugarren mailako finalerdia jokatuko du Sarako Izarrak apirilaren 19an Landetan, hirugarren multzoko sailkapen buru izan zen Parentis Sport Rugby taldearen kontra.