Urteko biltzarra eta bazkaria egin du Sarako Beti Gazte erretretadunen elkarteak apirilaren 11n, larunbatean, Lur Berri gelan. Jeannot Etxeberrigarai lehendakariak ongietorria eman zien denei eta Michel Ferraz diruzainak kontuen berri eman zuen, eta denak positiboan direla azpimarratu zuen. Mundu honetatik joana direnak ohoratzeko denak zutik eman eta Agur Jaunak kantatu dute. 60 kide baziren elkarretaratuak, bazkari eder baten aitzinean, Haragitegiko Mariane eta Tristan Sagek egina. Tote musikariak ongi airostu du eguna eta kideek lagundu dute euskal kantuekin. Dantzan ere aritu dira.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.