Marikita Tambourin eta Anne Marie Lagarde saritu dituzte Sarako Idazleen 43. Biltzarrean

Ttipi-Ttapa 2026ko apirilaren 7a

Anne Marie Lagarde eta Marikita Tambourin, Sarako Idazleen Biltzarrako saria hartzerakoan.

Pazko astelehenean egin da Sarako Idazleen Biltzarraren 43. edizioa. Azken hilabeteetan argitaratutako liburuak aurkezteaz gain, Baigorriko Marikita Tambourinek eta Anne Marie Lagarde zuberotarrak jaso dute biltzarraren saria. 

Orotara 120 idazleren, 20 argitaletxeren eta zenbait elkarteren lanak plazaratu dituzte

Aurtengo programazioa zabalagoa izan da. Igande arratsean, Santa Katalina kaperan egin Hiru emazte kantari gogoan kontzertuarekin hasi zen biltzarra, eta profesionalen eguna ospatzen ari dira gaur. Orotara 120 idazle, 20 argitaletxe eta bertze hainbertze elkarte bildu dira aurten Saran, berriz ere euskal literaturaren produkzioaren hiriburu bilakatuz eta irakurlearen eta idazlearen arteko harremana sustatuz.

120 idazleren, 20 argitaletxeren eta hainbat elkarteren lana plazaratu zuten Saran.

Bertze hainbertze libururen artean, Euskaltzaindiak ere Euskararen Erakunde Publikoaren laguntzaz argitaratutako bi liburuak aurkeztu zituen, Junes Casenace-Harigileren Olerki bildüma eta Jon Casenaveren Euskal klasikoen bila entsegua. Aurkezpenean izan ziren Itxaro Borda Euskaltzaindiko presidente ordea eta Ttitto Bebdeber, Euskararen Erakunde Publikoko zuzendaria, baita bertze zenbait euskaltzain ere, tartean, Paxkual Rekalde amaiurtarra.

Euskaltzaindiko kideak Sarako 43. Idazleen Biltzarrean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun