Senpereko Ur hegia etxean elkartuko dira 11:00etan eta 11:30ean eginen dute liburuaren aurkezpena. Ondotik 12:00eta aperitifa izanen da eta ondotik bazkaria eginen dute. Horretarako, bakoitzak bere bazkaria eraman beharko du.
Bazkalondoan parte hartzaile bakoitzak bere poema irakurriko du. Bukatzeko, Joxe Mari Zendoia, Ines Goikoetxea eta Edu Zabala egileen poema liburuaren aurkezpena eta eta eguna borobiltzeko kantaldia izanen da Jokin Lasarekin eta Gorka Zabaletarekin.