Kulturak museo hau bilduma museografiko iraunkorra bezala aitortzen du ofizialki
Zugarramurdiko Sorginen Museoak aintzatespen ofiziala eskatu zuen eta, une horretatik aitzinera, prozedura Museoen Zerbitzuak garatu zuen, ezarritako baldintzak betetzen zirela justifikatzeko erakundeak emandako dokumentazioaren azterketarekin eta hainbat bisita eta bilera eginez. Azkenik, Nafarroako Kulturaren eta Arteen Kontseiluaren nahitaezko aldeko txostena jaso zen.
Zugarramurdiko Sorginen Museoa
Zugarramurdiko Sorginen Museoa XVII. mendeko ospitale zahar batean dago. Eraikinak hiru solairu ditu eta erakusketa iraunkorra lau gunetan antolatuta dago. Beheko solairuan “sorgin-ehizaren” inguruko hausnarketa egiten da, lehen solairuan sorginkeria eta Inkisizioaren gaia jorratzen da, bigarrenean mitologia eta etnologia edukiak azaltzen dira eta, azkenik, hirugarren solairuan Gustav Henningsen ikertzailearen erakusketa iraunkorra dago.
Museoak izaera etnografikoko 56 pieza, Henningsen-Rey senar-emazteek dohaintzan emandako funts dokumentalaren barruko 31 dokumentu eta sorginkeriari eta Inkisizioari buruzko 49 ale erakusten ditu. Erakusketa iraunkorrean dauden zazpi ondasun ez-material ere sartzen dira.
Museoa udalarena da, eta urtean, banaz bertze, 40.000 bisitari hartzen ditu.