789 korrikalarik parte hartu dute Sarako Trail lasterketan

Ttipi-Ttapa 2026ko martxoaren 30a

Errekako Amaia Jorajuria Mendiburu nagusitu zen Sarako Traileko ibilbide laburrean.

Sarako Trail lasterketa egin dute igande honetan, Sara Korrika elkarteak antolatua. Denera 789 korrikalarik bukatu dute lasterketa, 543k ibilbide luzea (22 kilometro, 1.600 metroko desnibel positiboarekin) eta 246k laburra (11 kilometro luze, 600 metroko desnibelarekin).

Ibilbide luzean hirugarren izan da Aimar Otxoteko lesakarra eta laburrean garaile Amaia Jorajuria doneztebarra

Ibilbide luzean irabazle izan da Aviron Bayonnais taldeko Etienne Grellier (1.57.59), bigarren Aseplan taldeko Josu Urrestarazu Josu idiazabaldarra (1.59.43) eta hirugarren Beti Gazte taldeko Aimar Otxoteko lesakarra (2.01.35). Lehen emaztea Aurelia Guiroy izan da (3.04.43), bigarren Laurence Nogue (3.05.25) eta hirugarren SPUC taldeko Auriane Delous (3.09.10).

Eskualdeko korrikalarien artean, aipatzekoa da Manttaleko Jokin Arretxea narbartearra laugarren izan dela (2.03.28) eta bosgarren Osin Trail taldeko Hodei Lujanbio goizuetarra (2.03.54).

Ikusi hemen sailkapen osoa

Ibilbide laburrean, berriz, Damien San Martin izan zen bizkorrena (52.33), bigarren AS Ascain Elgarrekin taldeko Thibaut Bertrand (55.49) eta hirugarren Aviron Bayonnais taldeko Titouan François (56.00).

Lehen emaztea, Errekako Amaia Jorajuria Mendiburu doneztebarra izan da (1.10.34), bigarren Lena Uranga (1.11.41) eta hirugarren Lea Iralde (1.12.45).

Ikusi hemen sailkapen osoa

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun