Kobazuloen egunaren baitan, joan den asteburuan eta asteburu honetan, modu berezian ospatuko dira. Aurten bi asteburuz banatu dira zortzi leizeetako eginbeharrak. Urdazubiko lezean ibili ginen joan den asteazkenean eta asteburua nola joan zen kontatu zigun.
Zugarramurdiko asteburuaren iragarpena ere egin genuen Ainhoa Agirreren laguntzaz. Igandean, Zugarramurdi egunkarietan: hiru mendeko historialo lezeen eta herri bizitzaren inguruan hitzaldia eskaini zuen Fermin Iriartek. Sorginen Museoko auditorioan.
XVIII. mendearen hasieratik, Zugarramurdiko herria eta bertako leize ospetsuak denboran zehar kontatu, interpretatu eta gogoratu direla islatzen duten prentsa-zatiak bildu ditu Ferminek.
Joan den igandeko egonaldia nola joan zen jakiteko, Ferminekin egon gara.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.