Korrika Kulturalaren Paradisu Fest martxoaren 21ean izanen dute Zugarramurdin

Ttipi-Ttapa 2026ko martxoaren 18a

Kaskezur musika taldeak (argazkian) kontzertua joko du bazkalondoan, baita Xak taldeak ere eta DJ Kulitxen musika adituko da.

Larunbat goizean bote luze partida, bazkari herrikoia eta arratsaldean kontzertuak Kaskezur, Xak eta DJ Kulitxen eskutik

Korrika Kulturalaren barrenean, Paradisu Fest jaialdia izanen da Zugarramurdin martxoaren 21ean. Larunbatean, 11:00etan, bote luze partida jokatuko dute. Bazkari herrikoia ere eginen dute eta bazkalondoan kontzertuak izanen dituzte Kaskezur, Xak eta DJ Kulitx taldeen eskutik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun