Saran egin den tailer hau proiektuaren baitan egiten den laugarren eta azkena da. Sektoreko eragile nagusiekin lankidetzan (administrazioa, abeltzainak, udalak, elkarteak...), Betizuaren diagnostiko integrala egin nahi dute, etorkizunean bideragarritasun plan estrategiko bat sortzeko oinarri izanen den ibilbide orria prestatu ahal izateko.