Inauteak 2026

Denbora kaxkarra eta umore ona Zugarramurdiko ihauteetan ere

Ttipi-Ttapa 2026ko otsailaren 16a

Zugarramurdiko gazteak ihauteetako eskean, Etxegiko bordan.

Denbora kaxkarrarekin baina umore onean ibili dira Zugarramurdiko gazteak ihauteetan. Gero eta borda guttiago dituzte mendian, baina hala ere aurten zazpi hauek egin dituzte: Etxegikoa (argazkian), Plaxakoa, Mendiondokoa, Gaztainaldekoa, Arnoskoa, Marimotzenekoa, eta Barberenekoa.

Batzuk eskiatzen ere ibiliak dira Basaburuan, maldan goiti.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun