Inauteak 2026

[ARGAZKIAK] Umore onean joan dira Sarako ihauteriak

Ttipi-Ttapa 2026ko otsailaren 16a

Asteburu honetan izan dituzte ihauteriak Saran ere. Larunbatean gazteria ibili da auzoetan etxe etxe. Igandean, haurrak eta helduak, denak mozorrotuak, egin dituzte gauza politak plazan, musikarien soinu ederrekin lagunduak. Ondotik, zanpantzar jujatu eta erre dute alegrian. Bazen jende ainitz, plaza ongi betea zen, eta denborak ere lagundu ditu. Aurtengoak ere pasatu dira beti bezala, umore onean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun