Otsailak 15, igandea
09:00etan herriko gazteak Karretero ostatuan elkartuko dira kafea hartzeko. Ondotik eskean abiatuko dira etxez etxe musikaz alaiturik. 09:30ean herriko gaztetxoenak elkartuko dira eta etxez etxe ibiliko dira musikaz alaiturik. 21:30ean pintxoak eta musika izanen dira denentzat Karretero ostatuan.
Otsailak 16, astelehena
09:00etan herriko gazteak Karretero ostatuan elkartuko dira eta eskean abiatuko dira etxez etxe musikaz alaiturik. 09:30ean herriko gaztetxoenak elkartuko dira eta etxez etxe ibiliko dira musikaz alaiturik. 21:30ean pintxoak eta musika izanen dira denentzat Karretero ostatuan.
Otsailak 17, asteartea
10:00etan herriko gazteak Dantxarinean elkartuko dira eta eskean abiatuko dira bentaz benta musikaz alaiturik. Goizean herriko ttikienek itzulia eginen dute herrian barna. 15:00etan pintxoak eta musika izanen dira Karretero ostatuan. 18:00etan haurrendako txokolate beroa Karretero ostatuan.