Inauteak 2026

Zugarramurdiko ihauteak ospatuko dituzte egunotan eskolako haurrek eta gazteek

Ttipi-Ttapa 2026ko otsailaren 12a

Zugarramurdiko gazteak ihauteetako baserrietako eskean, duela zenbait urte.

Ez dute egitarau ofizial zabalik izanen, baina ihauteen seinalea izanen dute egunotan Zugarramurdin ere. Otsailaren 14an, ortziralean, eskolek ospatzen dute eta aurten Urdazubiko eskolan eginen dute (txandan ibiltzen baitira bi herriak). Antzerkiak eta kantak egiten dituzte, jendearen aitzinean. Gazteak, larunbatean, baserri auzotan ibiliko dira eskean, Azkar eta Etxartea auzoetan. Igandean atseden hartuko dute eta astelehenean eta asteartean haurrak ibiliko dira eskean, astelehenean herrian eta asteartean baserrietan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun