400 lagun bildu dira Sarako elizan Haurrock eta Xiberotarrak taldeen kontzertua aditzera

Ttipi-Ttapa 2026ko otsailaren 10a

5 eta 11 urte arteko haurrek osatzen duten Haurrock taldeak emanaldi ederra eskaini zuen Sarako elizan.

Sarako Olhain ikastolak antolatuta kontzertu ederra izan zuten otsailaren 8an, igande arratsaldean, Sarako elizan. Haurrock taldea aritu zen lehenik, denak 5 eta 11 urte arteko haurrak. Izugarri ongi aritu ziren eta emanaldi ederra eskaini zuten. Gero, Xiberotarrak taldea aritu zen, horiek ere aski ongi, denek esku zarta ederrak izan zituzten. 400 bat jende etorri zen horien ikusterat eta sustengatzerat. Izugarrizko memento ederra pasatu zuten entzuleek.

Xiberotarrak taldea Sarako elizan kantari.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun