Honek guziak 185.000 euroko kostua izan du, baina 70.000 euroko dirulaguntza ere izan du herriak. Ez da oraindik eguna erabaki, baina martxoan eginen da inaugurazioa.
Dirulaguntzak
Bertze aldetik, dirulaguntzak eskatzeko aukera edeki du udalak. Hiru motakoak dira: kultura, gizarte, eta kirola (bakoitzerako 5.000 euro bideratu dira). Bertzalde, joan den urtetik berdintasunerako 1.500 euro ere badaude, baino adi, hauek ekaina baino lehen gastatu behar dira. Eskaerak otsaila bukatu baino lehen aurkeztu behar dira herriko etxean.