Hendaiako jokatutako finaletan, SPUCeko Karrikaburu eta Jauregiberri txapeldun izan ziren bigarren mailan, Iziaga eta Larrevere-Bonnet txapeldun M14 mailan eta M16an txapeldunorde izan ziren Hacala eta Iziaga
Kirol arloan, eskualdeko pilotariak ere baziren finaletan, Senpereko SPUC taldekoak. Bigarren mailan eta M14 mailan txapeldun suertatu ziren gainera. Bigarren mailan, SPUCeko Karrikaburuk eta Jauregiberrik 40-33 irabazi zieten Hiriburuko Aiharako Bergereti eta Coyosi eta M14 mailan, SPUCeko Iziagak eta Larrevere-Bonnetek 40-39 irabazi zieten Kapito Harriko Faucheri eta Seialles-Mirabeli.
M16an, aldiz, Hardoytarrak taldeko Lascube-Drioletek eta Mundubeltzek 40-19 irabazi zieten SPUCeko Hacalari eta Iziagari.
USSP Amikuze (Mendribil – Bourde) txapelduna izan zen M19an, Aviron Bayonnais taldeari (Iturria – Irigoyen) 40-31 irabazita.
Azken final handian, Zaharrer Segiko Riouspeyrous (Teo eta Iban) anaiek 40-24 irabazi zieten Hardoytarrak taldeko (Drioleti eta De Paredesi.