Ate idekien eguna izanen dute larunbat honetan Sarako Olhain ikastolan

Ttipi-Ttapa 2026ko urtarrilaren 29a

Sarako Olhain ikastolan ate idekien eguna izanen dute larunbat goizean.

Otsailaren 8an, berriz, Haurrock eta Xiberotarrak taldeen kontzertua antolatu dute elizan.

Urtarrilaren 31n, larunbat goizarekin, 09:30etik 12:00etara, Sarako Olhain ikastolak bere ateak idekiko ditu. 2023 urtean (eta 2024 urte hasieran) sortu haurren familiei gomita luzatu zaie aurten, ikastola ezagutzeko. 

Egun horretan, egoitzak bisitatzeko, irakasleekin mintzatzeko edo gurasoekin solastatzeko parada izanen dute bisitariek. Gaufra tailer bat ere proposatuko zaie haurrei. 

Informazio gehiagorentzat, edo egun horretan etortzen ahal ez direnentzat, ez duda Olhain ikastolarengana jotzea 07 67 71 60 01 telefonora deituz edo olhainikastola@gmail.com helbide elektronikora idatziz.

 

Haurrock eta Xiberotarrak otsailaren 8an

Otsailaren 8an, igandean 17:00etan hasita, Olhain ikastolak kontzertuak antolatu ditu Sarako elizan: Haurrock haur taldea eta Xiberotarrak. Sarrerak HelloAsson (10 euro) edo elizan (12 euro). Ondotik, etxera eramateko pizzak edo kixak erosten ahalko dira. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun