Uda sasoiko lanetan aritzeko izena emateko azken egunak dituzte Sarako gazteek

Ttipi-Ttapa 2026ko urtarrilaren 28a

Bertzeak bertze, Sarako lezeetan ere behar izaten dituzte udako langileak.

Urte guziz bezala, uda sasoian herriko langile taldea indartzeko, Sarako Herriak oraindik ikasle diren langileak hartzen ditu (igerileku zerbitzuan, atelierretan, aisialdi zentroan eta lezeetan). Lanpostuak 2026ko maiatzaren 1ean hamazazpi urte eginak dituzten herritarrei erreserbatuak dira, eta izangaiak elebidunak izatea (frantsesa/euskara) hobesten dute.

Ikasleek sasoineko lana galdetzeko urtarrilaren 31 baino lehen Herriko Etxera jo beharko dute, xehetasun fitxa bete eta itzuli beharko dute, herria@sare.fr helbide elektronikoan edo postaz (Sarako Herriko Etxea, 8 Plaza – Posta kutxa 16; 64310 Sara).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun