Sarako ihauteriak otsailaren 14an eta 15ean ospatuko dituzte, baina aitzinetik, ihauteriekin lotutako ekitaldiekin segitzen dute. Urtarrilaren 31n, larunbatean 10:30ean Thierry Truffaut antropologoak ihauteriei buruzko konferentzia emanen du frantsesez Sarako herriko etxean, etxez etxeko janari bilketa eta partekatzea gaitzat hartuta.