Bazkaria ongi pasatu da, euskaldun kanta batzuk emanez. Battite Laborde auzapezak ongi etorria eta eskerrak eman dizkie denei. Ganex Etxeberrigaraik, Beti Gazte elkarteko lehendakariak, bere taldearen partez, eskerrak eman dizkie hautetsi guztiei eta orai bezala segitzea galdetu du.
Auzapezak eta lehendakariak berriki pausatutako Jean Fagoaga ere gogoan izan dute, eta denek Agur Jauna kantatu dute bere ohorez. Arratsaldeko bortzak inguruan, denak etxera joan dira, heldu den urtean bertze holako bat.