Sarako auzapez izandako Jean Fagoagaren oroimenez

Ttipi-Ttapa 2026ko urtarrilaren 26a

Jean Fagoaga, gazte denboran. Euskal Herria maite zuen eta bere bizi guzia eman zuen borrokan euskararen alde.

Jean Fagoaga euskaltzalea saratarra urtarrilaren 20an hil zen Donibane Lohizunen, 97 urte zituela. Medikua zen ogibidez, baina politikan egindako ibilbideagatik eta euskal kulturaren alde egindako lanagatik nabarmendu zen. Sarako auzapeza izan zen 1971tik 1977ra, Anai Artea euskal iheslarien aldeko elkarteko lehendakari ere izan zen, eta, 1995etik aurrera, Eusko Ikaskuntzako buru izan zen Ipar Euskal Herrian. Abertzaleen Batasuna koalizioko hautagai izan zen 1988ko eta 1994ko hauteskundeetan, Ezpeletako kantonamenduan. Euskal Herria maite zuen eta bere bizi guzia eman zuen borrokan euskararen alde.

Pilotari ere izana, politikan egindako ibilbideagatik eta euskal kulturaren aldeko lanagatik nabarmendu zen

Gaztetan pilotari gisa ere nabarmendu zen, Paul bere anaiarekin aritu zen eta Sarako Izarra taldetik Donibane Lohizunera joan zen: bost aldiz izan zen Frantziako txapeldun errebotean eta txistera ttikiarekin ere bi aldiz irabazi zuen Frantziako txapela. Larunbatean egin zituzten Jean Fagoagaren aldeko hileta elizkizunak.

Gaztetan pilotan nabarmendu zen Jean Fagoaga eta Frantziako txapeldun ere izan zen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun