Ibarrungo Chantaflonean eginen dituzte «Senpereko biztanleei hitza emateko» bilkurak 10:30etik 12:30era
Senpereko Hats Berri taldeak dioenez, «Topaketa hauen helburua sinplea eta funtsezkoa da: biztanleei hitza ematea. Herriaren alde dituzten ideiak, kezkak eta nahiak entzunak izanen dira. Hirigintza, bizi esparrua, elkartasunak, ingurumena, kultura, gazteria, elkarte bizitza... gai guziak aipatuak izan daitezke, entzuteko, errespetatzeko eta elkarrizketarako asmoz».
Hitzordu hauek «lagunkoiak eta parte hartzaileak» izanen direla ere azpimarratu dute, sentsibilitate guziei irekiak. Bakoitzak bere ahotsa entzunarazteko engaiamendua, jakin-mina edo gogoa badu ere, gomitatua da Senperentzat duen ikusmoldea partekatzera eta etorkizunari begira gogoeta kolektibo batean laguntzera.