Azken egunak 2026ko 'Hatsaren poesia' libururako olerkiak bidaltzeko

Ttipi-Ttapa 2026ko urtarrilaren 20a

2025eko 'Hatsaren poesia' liburuaren aurkezpena.

Lanak urtarrilaren 23a baino lehen bidali beharko dira eta liburua udaberrian argitaratuko da

Martxan da aurtengo Hatsaren poesia liburuaren olerki bilketa, eta elkarteak parte hartzeko deialdia zabaldu du ilbeltzaren 23ra arte. Parte hartu nahi dutenek poema bat bidali beharko dute, luzeegia ez bada, posible da bat baino gehiago ere bidaltzea. Horrez gain, norberaren argazkia, biografia laburra lau lerrotan, eta testu labur bat azaltzen zer den berarentzako Hatsaren poesia. Lanak hatsarenpoesia@gmail.com helbidera bidal daitezke.

Liburua udaberrian argitaratuko dute eta apirilaren 12an aurkezpena egiteko asmoa dute, Ortzana eremuan, Urertzean (Senpereko aintziraren ondoan). Aurten Marisa Arruabarrenari zoriz egokitu zaio hitzaurrea egitea, eta liburuaren azala Jokin Mitxelenak eginen du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun