Bisiten erreserbak Internet bidez egiten dira Sarako lezeen webgunetik. 2026an ez da prezioen igoerarik izanen. Helduek hamar euro ordaindu beharko dute, 5-13 urtekoek sei euro, 14-17 urteko nerabeek eta ikasleek 8,5 euro eta familiek (bi heldu eta hiru haur), 32 euro. Hogei pertsona baino gehiagoko taldeentzat eta ahalmen urriko pertsonentzat prezio bereziak daude.