Zinema asteburua izanen dute Saran

Ttipi-Ttapa 2026ko urtarrilaren 15a

'Sorgina banaiz' filmaren grabazioa. Larunbatean emanen dute Saran eta Asisko Urmeneta zuzendaria izanen da hizlari.

Ortziralean ‘Loratzen’ dokumentala emanen dute eta larunbatean ‘Sorgina banaiz’ filma Lur Berri gelan.

Sarako Etxola Gaztetxeak eta Sarako herriko etxeak antolaturik, zinema asteburua izanen dute Sarako Lur Berri gelan.

Hasteko, urtarrilaren 16an, ortziralean 19:00etan, Loratzen dokumentalaren proiekzioa euskaraz eta hitzaldia izanen dute. Urtarrilaren 17an, larunbatean 19:00etan, Sorgina banaiz filmaren proiekzioa (hiru hizkuntzetan, azpitituluak euskaraz) eta Asisko Urmeneta zuzendariaren mintzaldia izanen dute. Sartzea urririk izanen da eta jatekoak eta edatekoak ere izanen dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun