Agente erroldatzaileak etxez etxe ibiliko dira, baina Internet bidez ere egin daiteke
Sarako herriko kontseiluak jakinarazi duenez, «biztanleriaren errolda baitezpadako inkesta estatistikoa da. Frantziako estatuan bizi diren pertsonen kopurua ezagutzeko eta gure herriko biztanleria ofiziala finkatzeko aukera ematen du. Honen emaitzak, Estatuak herriko aitzinkontuan duen partaidetza kalkulatzeko erabiltzen dira. Datu horiek gure lurraldearen bilakaera demografikoa ulertzeko ere balio dute. Ekintza publikoa, biztanleek dituzten beharretara egokitzeko aukera ematen dute zerbitzu kolektiboen arloan (eskolak, erretiro etxeak, etab.), auzoak eraberritzeko programak eta garatzekoak diren garraiobideak».
Eragiketa horretaz arduratzen den agente erroldatzailearen lana errazteko, «inkesta honi lehenbailehen ihardets iezaiozue, Internet bidezko erantzunari lehentasuna emanez.
Zuen parte hartzea funtsezkoa da. Biztanleriaren errolda, herritarren betebehar sinplea eta denentzat baliagarria da».
Interneten bidez errolda daitezke urtarrilaren 15etik goiti le-recensement-et-moi.fr webgunean.
«Zure konektatzeko kode konfidentzialak, ondoko egunetan zure postontzian edo agente erroldatzaileak emanik ukanen duzun Internet oharrean daude. Bizkitartean, ezin baldin baduzu internetez ihardets, paperezko galdetegi batzuk ukan ditzakezu. Zure ihardespenak zorrozki konfidentzialak dira. Insee-rat igorriak izanen dira, estatistika anonimoak finkatzeko, norberaren bizi pribatua zaintzen duten legeen arabera. Agente erroldatzailea, txartel ofiziala duena, neutraltasunari eta sekretu profesionalari behartua da. Biztanleriaren erroldatzea urririk da: ez dizu dirurik galdegin behar erantzunak ematearen truk».