Sarako erretretadunen tripotx bazkaria urtarrilaren 24an eginen dute

Ttipi-Ttapa 2026ko urtarrilaren 13a

Sarako erretretadunak 2018ko tripotx bazkarian. Aurten, urtarrilaren 24an eginen dute Lur Berrin.

Urtarrilaren 17a aitzin eman behar da izena herriko etxean

Urtarrilaren 24an iraganen da urteroko tripotx bazkaria Lur Berrin Sarako erretretadun guzientzat, herriko kontseiluak ofreiturik. Horretarako, izena eman behar da herriko etxean, urtarrilaren 17a aitzin. Manerarik ez duenaren bila norbait joateko ere abisatu egin behar da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun