480 entzule bildu ziren larunbatean Baigorriko Plaza Xoko gelan bertsolariak aditzeko. Elixabet Etxandi, Haira Aizpurua saratarra, Maddalen Arzallus, Mixel Mateo Sallaberry eta Nahia Sasco Etxeberri aritu ziren kantuan, Johana Itzaina gai jartzaile zutela.
- Miren Artetxe: 551,5 puntu.
- Maddalen Arzallus: 535,5 puntu.
- Elixabet Etxandi: 518, 5 puntu.
- Haira Aizpurua: 511 puntu.
- Mizel Mateo: 501,5 puntu.
- Nahia Sasco: 452 puntu.
Larunbat honetan jokatuko dute bigarren eta azken final aitzinekoa Bardozen. Bertan kantuan izanen dira: Aitor Servier, Irantzu Idoate, Karlos Aizpurua saratarra, Maddi Ane Txoperena lesakara, Patxi Iriart eta Ramuntxo Christy.