Sarako Izarrako Larretxea eta Etxeberri txapeldunorde izan dira trinketeko esku huskako Frantziako txapelketan

Ttipi-Ttapa 2026ko urtarrilaren 12a

Urruñako Biscouby eta Etxegoin txapeldun eta Sarako Izarrako Larretxea eta Etxeberri txapeldunorde, Frantziako trinketeko eskuz binazkako txapelketan.

Arrangoitzen jokatutako finalean 34-40 galdu zuten Urruñako Biscouby eta Etxegoinen kontra

Trinketeko esku huskako Frantziako pilota txapelketa nagusiko finala jokatu zuten larunbatean Arrangoitzen. Lehen mailako binakako finalean, Urruñako Jon Biscoubyk eta Iñaki Etxegoinek 40-34 irabazi zieten Sarako Izarrako Peio Larretxeari eta Unai Etxeberriri.

Aipatzekoa da abenduan Iparraldeko Pilota Batzordeak antolatutako txapelketako finala jokatu zutela bi bikote hauek eta orduan saratarrak izan ziren nagusi. Oraingoan, urruñarrak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun