Euskal Herriko Laborantza Ganbarak bere 21. urtebetetzea ospatuko du datorren larunbatean

Ttipi-Ttapa 2026ko urtarrilaren 9a

Hogeita bat urte bete ditu Euskal Herriko Laborantza Ganbarak eta, bilanaz gain, ospakizuna ere eginen dute urtarrilaren 17an Ainhize-Monjolosen.

Urtarrilean, urtero, Euskal Herriko Laborantza Ganbarako arduradunek bilana egiteko denbora hartzen dute elkartearen urtebetetze eguna kari, denei idekia den eguna. Aurten, ospakizuna urtarrilaren 17an iraganen da Ainhize-Monjolosen, parte bat elkartearen gelan, bestea xapito azpian eta gaualdia Zuentzat etxeko ostatu mitikoan. Goizeko biltzarrean, elkartearen jarraipena egindako lanen berri hartzeko parada ukanen du.

Urtarrilaren 17ko egitaraua

09:30ean harrera kafe baten inguruan.

09:45ean Herriko Ogia eta Herriko Garagarnoa sailentzat eraman lanen aurkezpena, bertze gaien artean.

13:00etan zintzur bustitzea eta zikiro herrikoia (karpa azpian). Bazkaria erreserbatu behar da 05 59 37 18 82 telefonoan (25 euro/eusko). Menua: Kuia salda, zikiroa ilarrekin edo haragirik gabeko plater nagusia, sasoiko barazki konfitatuak ilarrekin, Ossau Irati ardi gasna eta panna cotta fruitu kulisarekin (herriko ogia, Irulegiko arno beltza, kafea eta ondokoa barne)-

17:30ean dantza ikusgarria Ibawa konpainiaren eskutik (sartzea urririk).

Gaualdi alaitua: Dearthair folk taldea eta DJ Astak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun