34 saratarrei ematen zaie bazkaria astean bortz egunez
Pentsamendu bat izan dute bilkuran, erran nahi baita, bazkari horiek egiten dituztenek beraien erretreta soldataren arabera ordaintzea: gutienek prezio ttikiena ordaintzea eta, soldataren arabera bertzeek handiago. Zeren ez baita aski bazkari horiek partitzea, horretarako espresuki autoa eta langilea behar baitira.
Beraz jende horiei herriak galdera eginen die, beraien urteko zergen dokumentazioa aurkezteko, jakiteko bakoitzak zer beharko duen pagatu.
Horra buxetaren saindamendua eta ondotik, urtea bukatzeko, hurrupa bat egin zuten errege pastizarekin.